OHARRAK

Artikulu osoaren oin-oharrak dira hauek:

1. Gipuzkoako errauste plantako filtroek, hondakinak erraustetik sortzen diren gai toxikoei eutsi behar dieten horiek, 15 milioi euroko gastua dute, haiek bakarrik.

2. Instituto para la Sostenibilidad de los Recursos du berezko izena, gaztelaniaz.

3. Club Español de los Residuos du berezko izena, gaztelaniaz.

4. Contribución de la industria del cemento a la gestión de residuos en Europa, CER, 2001.

5. Polietilenoaren eta petrolioaren atzetik, abereen grasak, mundruna eta kautxua dira indar kalorifiko handiena duten gaiak, baita erabilitako olioak, pneumatikoak, plastikoak eta ikatz klase batzuk ere. Haragi irinek indar ertaina dute, arropak eta egur lehorrak bezala. Lohiek, paper eta kartoiek eta hiri hondakinek indar kalorifiko txikia dute.

6. Residue derived fuel, jatorrizko ingelesez.

7. Argigarria da jakitea Sener dela Zabalgarbi errauste plantaren heren baten jabea.

8. Iosu Madariaga, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa, Zabalgarbiko presidente da 2009ko irailaz geroztik.

9. Zementuaren Ofizialak da Oficemen, zementu enpresen patronala.

10. Agerikoa da sakelako telefonoen ekoizleek arazo bat dutela sortutako hondakinekin. Iberiako penintsulan, pertsonak baina eskuko telefono gehiago daude dagoeneko. Arazo izan litezke gailu guzti horiek, edo baliabide bat. Hortik interesa.

11. La sustitución de combustibles fósiles en el sector cementero. Oportunidad para reducir el vertido de residuos, jatorrizko gaztelaniaz.

12. Labean kareharria, buztina eta burdin oxidoa 1.500 gradu zentigradu ingurutan kiskalita lortzen da clinkerra. Tarteko produktu bat da, ehotuta zementua egiteko erabiltzen dena.

13. International Energy Agency, jatorrizko ingelesez.

14. Petroliotan neurtuta, gaurko 11.700 tona petrolio kontsumitzetik, 17.000 tona petrolioren adinakoa kontsumitzera igaroko da mundua 2030ean, IEAren arabera. Besteak beste, Txinaren, Indiaren eta Brasilen kontsumo eskaera geldiezinak ekarriko ei du hazkunde orokor hori, mundua eusteko gai bada.

15. Asociación de Empresas con Gran Consumo de Energía, jatorrizko gaztelanian.

16. Castejon eta Gasteiz artean REE Espainiako Sare Elektrikoak ―Red Eléctrica Española― eraiki nahi duen goi tentsioko linea ere, nolabait, behar horri egokitzen zaio. Energia berriztagarrien bidez sortzea espero den energiari irtenbide azkarra emateko xedea sumatzen da atzean.

17. Cementos Portland Valderribas taldeko filiala da Uniland. FCC taldearen barruan dago, beraz.

18. Cementos Portland Valderribas taldeko filiala da Cementos Lemona. FCC taldearen barruan dago hori ere.

19. Asociación Española de Valorización Energética de los Residuos Sólidos Urbanos, jatorrizko gaztelaniaz.

20. Nafarroako herri horretan liskar handi samarra bizi dute zementu fabrikaren egitasmoen kari. Sakana eskualdeko herritar eta talde ekologistek milaka sinadura bildu dituzte zementu fabrikaren labeak «balorizaziorako» erabiltzearen aurka. Olaztiko Udalak, ordea, baimenak eman dizkio fabrikari. Herriko ezker abertzaleko zinegotziek publikoki salatu dute alkatetzan egon den Olazti Bai plataformako kide, zinegotzi eta alkate batzuk enpresako langileak direla. Hiru urtean hiru alkatek dimititu dute Olaztin; azken dimisioak orain berri gertatu dira, «presioen» eraginez, alkatearen esanetan; Olazti Baiko kargu publiko guztiek utzi dute udala.

21. 2007an Cementos Lemonaren fabrikak erabili zituen erregaietatik, %28 jatorri ez fosilekoak izan ziren. «Erregai alternatibo» gehien erabiltzen duen Euskal Herriko zementu fabrika da Lemoakoa, eta Espainian ere ez du parekorik.

22. Fundación Laboral del Cemento y el Medio Ambiente izena du elkarteak, jatorrizko gaztelaniaz. 2004an sortu zen. CCOO Comisiones Obreras eta UGT Unión General de Trabajadores sindikatuek eta Oficemen zementuaren sektoreko patronalak «hondakinen balioztatze energetikoa» sustatzearen aldeko akordioa sinatu zuten urte hartan.

23. Jornadas sobre Desarrollo Sostenible. La Valorización en el sector cementero dute jatorrizko izena, gaztelaniaz.

24. El sector cementero frente al cambio climático, jatorrizko gaztelaniaz.

25. Estudio: la sustitución de combustibles fósiles en el sector cementero. Una oportunidad para reducir el vertido de residuos, jatorrizko gaztelaniaz.

26. Cementos Rezola eta Hormigones y Minas enpresek Financiera y Minera taldea osatzen dute. Talde hori, era berean, Italcementi Group multinazionalaren filiala da.

27. 2818/98 errege dekretuak arautzen ditu energia berriztagarriengatik jasotako diru laguntzak. Zabortegietan biogasa sortzea, hondakin industrialak erraustea, zementu fabriketan kokonbustioa egitea, lohiak termikoki lehortzea… diruz lagundutako jarduerak dira, esate baterako.

28. 2001ean Espainiako Gobernuak erabaki zuen behi eroak zuzenean erretzea zementu fabriketako labeetan. Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru zementu fabrikak hasi ziren behi irinak erretzen labeetan. Hasi zirelarik, pentsatzen zuten 17.000 tona erreko zituztela. Belgikan 1999an hartu zuten erabakia; Italian eta Frantzian, 2001ean. Enpresekin akordioa sinatu zuen, horretarako, Espainiako Gobernuak, eta herrialde batzuetan 2002an hasi ziren behi eroak zementu fabriketan erretzen. Público kazetak argitaratu zuen informazio hori.

29. Bitxikeria gisa doa segidakoa: Gaiker taldeak Bizkaiko Foru Aldundiarentzat birziklatzeari buruz egindako txosten batean, «Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa birziklatzaileak» epigrafearen azpian agertzen dira Lemona Industrial SA, Neuciclaje SA eta Cementos Rezola.

30. Haragi irinak, abereei jaten emateko pentsu gisako batzuk dira. Beste abere gaixo edo hildako batzuen haragi eta hezur soberakin txikituekin ore moduko bat egiten dute, bazkarako. Behi eroen gaitzarekin lotu izan dira haragi irinak, eta zenbait taldek zuzenean seinalatu dituzte, belarjaleak diren abereei ere jaten ematen dizkietelako, haragijale bihurtzera behartuz. Europako Batasunak debekatu egin zuen pentsuak egiteko haragi irinak erabiltzea, baina oraintxe proposatu du debekua altxatzea.

31. Araztegietako lohiak, dena esateko, konpost gisa erabili izan dira, eta erabiltzen dira, baso lurrak eta lur idortuak berritzeko.

32. Ingurumenari buruzko planaren barruan, «doitze ekonomikorako planaren» barruan kokatzeak, huts-hutsean, aski izan behar luke politika horien egiazko xedeez jabetzeko.

33. Federación Española para la Recuperación, jatorrizko gaztelaniaz.

34. Cemento-Hormigón aldizkariak hala eman zuen akordioaren berri: «Zementuaren industriarentzat, zementua fabrikatzeko hondakinak erabiltzeak ―materia edo erregai alternatibo gisa―, suposatzen du, besteak beste, baliabide naturalak zaintzeko, negutegi efektuko gasen isurketak gutxitzeko eta hondakinen kudeaketari irtenbidea emateko modu bat». Espainian, urtero, 700 bat mila autok ematen dute baja.

35. Holcim España taldeko enpresetako bat da Energis.

36. 7,5 milioi tona zementu, 9 milioi tona agregakin, eta 2 milioi metro kubo hormigoi egin zituzten sei urtean.

37. Zabalgarbikoa bezalako bost errauste planta eraikitzeko adina diru bazen hori, garai hartan.

38. 1997ko datuen parekoa da kontsumo hori; hamabi urte atzera egin du zementuaren kontsumoak. Urte osoan 26,8 milioi tona zementu kontsumitu ziren 1997an.

39. Datu esanguratsua eman du enpresarien elkarte hauek: agregakinen %85 obra publikoetan erabili da, eta %15 etxegintzan, 2009an. «Agregakinak, gaur egunean, alternatibarik gabeko lehengaia dira», azaldu du elkarteak, eta esplikatu du errepideak, azpiegiturak, etxeak, hormigoia eta asfaltoa egiteko erabiltzen direla. 2009ko Bizkaiko agregakinen kontsumitzaile handienak izan dira: AHT abiadura handiko trenaren lanak, Supersur errepidea, Bilboko metroa Basaurira eta Ezkerraldera luzatzeko lanak, Bilboko portua handitzea, Kadaguako korridoreko lanak eta Loiuko aireporturako sarbideak handitzeko lanak, besteak beste.

40. Producción sostenible de cemento. La recuperación de residuos como combustibles y materias primas alternativas en la industria cementera, jatorrizko gaztelaniaz.

41. 2007tik 2008ra, Espainiako Gobernuaren arabera, %8 CO2 gutxiago isuri zen Galizian, Herrialde Katalanetan, Espainian eta Euskal Herrian. Kontua da, 2005etik 2007ra, Kyotoko Protokolo eta guzti, %10 handitu zirela CO2 isurketak. 2005ean, izan ere, 1990ean baino %40 aldiz CO2 gehiago isuri zuen Espainiak. Hortaz, 2005etik 2008ra, hiru urtean, protokoloa idatzi zen puntura itzuli zen.

42. Horrek ere badu bere tranpa, ordea, Espainiak CO2 isurtzeko «eskubideak» eros litzake eta. Horregatik, Espainiako Gobernuaren teoria da, Kyotoko helburuak betetzetik %5era zegoela, 2008an.

43. «Hondakin horiek, zabortegietan hartzitzean edo beste instalazio batzuetan desegiteko helburu hutsarekin erretzean. Isuriko lituzketen negutegi efektuko gasak murrizten dira horrela», dio Cementos Rezolaren 2005eko ingurumen memoriak.

44. 53 milioi tona horiek dira zementuaren industriak 2005etik 2020ra bitartean zementuaren eskarian espero duen hazkundea.

45. Aclimako kide da, esaterako, Cementos Rezola «ingurumen industria».

46. 2009an eman zuen hitzaldia Gamindek, baina CER klubak, ikusi den legez, 2001erako ja emanak zituen aholku horiek berak. Hor sumatzen da hondakinak «balioztatzeari» buruzko esfortzua ez dela gau bateko ametsa, baizik eta esfortzu iraunkor eta jarraitua.

47. Jornada sobre energía, industria y sociedad, jatorrizko gaztelaniaz.

48. Josu Jon Imazek beste egitasmo bat nabarmendu zuen 2009an Donostian, EHUko udako ikastaroetan: Gipuzkoarako ziklo konbinatu estiloko plantaren bat beharrezko zela adierazi zuen, eta Pasaiako kanpoko portuan jar zitekeela iradoki.

49. Bide batez esanda, kokea da zementu fabriketako erregai preziatuetako bat. Fuel hondakinekin egiten da kokea.

50. Aragoiko komunitateak debekatu egin zuen pneumatikoak erretzea 2007ko irailaren 24an, eta haiek birziklatzeko politiken alde egin zuen.

51. Kautxua, tela eta burdina izan ohi dituzte pneumatikoek; kautxu sintetikoa, hain zuzen ere, petroliotik deribatzen da. Auto bateko gurpil batek 26 eta 30 petrolio litro izan ditzake. Zenbait aditurentzat, beraz, pneumatikoak ezin dira erregai fosilen ordezkotzat jo. Ez dute hala pentsatzen Neuciclajen.

52. Cementos Rezolaren fabriken jabea da Financiera y Minera.

53. Horrez gain, 20.590 milioi pezeta hitzartu zituen Zabalgarbiko obrak egiteko, eta 24.468 milioi pezeta konprometitzeko ez zuen arazorik izan.

54. 2004ko apirilean jarri zen martxan Zabalgarbi. Urtean 230.000 tona inguru hondakin erretzeko prestatu zuten.

55. Instituto para la Diversificación y Ahorro Energético, jatorrizko gaztelaniaz.

56. BBK da, akziodunen artean, administrazio kontseiluan ordezkaririk ez duen erakunde bakarra.

57. Enpresak 40 milioi euro inguruko balioa du.

58. Zenbaki horiek ez datoz bat urtez-urte eman dituzten datuekin. Instalazioa 230.000 tona hondakin erretzeko prestatu zutela adierazi zuten obrak hasi zirenean, eta batez beste 230.000 tona inguru hondakin erre ditu urtero. Inoiz ez dute eman 330.000 tona hondakin erre izan diren datua. Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datu ofizialen arabera, gainera, 2009an 223.000 tona hondakin erre ziren, ez 229.000. Litekeena da El País kazetaren akatsa izatea, eta Zabalgarbik 2009an 237.000 tona hondakin erre zituela esan nahi izatea; kasu horretan, 2009an %4 hondakin gutxiago erreko zituzkeen, 2008ko datuekin alderatuta.

59. Waste Recycling Group, jatorrizko ingelesez.

60. 2001etik 2004ra bitartean eraiki zuten Zabalgarbi. 154 milioi euroko kostua izan zuen.

61. Asociación de Empresas Gestoras de Residuos y Recursos Especiales, jatorrizko gaztelaniaz.

62. Hegazkin militarrentzako turbopropultsatzaileak egiten dituen ITP enpresaren jabea da Sener, Rolls Royce enpresarekin batera.

63. Valores límite de emisión de partículas y metales pesados: comparación entre la reglamentación en Europa y en Estados Unidos, jatorrizko gaztelaniaz.

64. Orain berri, Algeposa taldeko Railsider Logistica Ferroviaria enpresarekin hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzak ―Algeposa enpresako jabea, Maria Luisa Guibert, Gipuzkoako familia dirudunetako bateko senidea da―. Gipuzkoa eta Bizkaiko trenbide sare estutik salgaien garraioa handitzeko beharrezko azpiegiturak garatuko dituztela azaldu zuten prentsa oharrean. Esanguratsua da hitzarmenaren esparrua, izan ere errepide bidezko salgaien garraioa izugarri handia da bi herrialde horietan, eta tren bidezkoa oso mugatua. Gasolina bezalako erregai fosilaren mendekotasunak aztoratuak dauzka instituzio publiko eta pribatuak, eta ahalegin serioak egiten ari dira salgaien garraioa errepideetatik trenbideetara eramateko. Frantziako Gobernuak tren lasterrari aitortzen dion helburu nagusia horixe bera da. Energia krisia ageri da beraz, berriz ere, garraio logistikei lotuta.

65. Industriak sortu, eta industria sektoreak zerbitzatzea helburu badu ere, finantzaketaren %46 inguru publikoa izan zuen, 2008an, Tecnaliak.

66. Novia Salcedo fundazioak orain berri banatu ditu bere sariak, eta ―zer diren kasualitateak― Ricardo Diaz Hotchleiner Club of Romeko ohorezko presidenteari eman dio Ad Honores Saria. Felipe Borboikoa eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan ziren sari banaketako ohorezko gomitatuak. Lopezek aprobetxatu zuen, bide batez, iragartzeko Novia Salcedo fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatuko duela Jaurlaritzak.

67. Arazo bat badu Zabalgarbik. Ezker Batuak Bilboko udal gobernua osatzeko baldintzen artean jarri zuen Bizkaiko hiriburuko hondakinak ez erraustea, eta udala betetzen ari da baldintza hori. Zabalgarbik, hartara, erre ahal izango lituzkeenak baino askozaz ere hondakin gutxiago erretzen ditu. Eta hori ez da errentagarria. Urrutirago joanda, diputazioak hondakin gutxiago sortzeko helburua jarriko balu, oraindik eta arazo gehiago izango lituzte Bizkaiko errauste plantak. Horregatik ez da komenientziazkoa hondakinak gutxitzeko politikak abiatzea, eta horregatik egiten dira «hondakinen kopurua ez handitzeko» planak. (Bilboz aparte, Etxabarri da hondakinak Zabalgarbira eramaten ez dituen Bizkaiko udalerri bakarra).

68. Los residuos urbanos, una fuente de energia renovable y sostenible, jatorrizko gaztelaniaz.

69. Combustible solidos recuperados. Expectativas de futuro, jatorrizko gaztelaniaz.

70. Nafarroako hondakinen kudeaketa planari buruzko eztabaidan, EB Europako Batasunaren Liburu Berdea darabil ISRk, materia organikoaren tratamenduari buruzko erabakiak hartzeko erreferentzia gisa. Bada, liburu horrek berak dio: «EBko lur politikak [konpostaren] eskaria sustatu dezake modu esanguratsuan». Desertifikazioaren aurka egitea sustatzen du EBk, izan ere. Onartzen du konpostak, gehienez ere, Europako nekazaritza lurren %3,2ren kalitatea hobetuko lukeela, biohondakin guztiak konpostatuta. Europako hegoaldeko lurren %45ek, orobat, materia organiko kopuru eskasa dutela zehazten du Liburu Berdea-k.

71. Alde horretatik, esanguratsua da Gipuzkoako planak egiten dituen aurreikuspenak ere: 2016an araztegietako 33.862 tona lohi sortuko direla uste dute, eta guztiak erretzea aurreikusten du planak. Ongarri gisa erabiltzeko baino hobeagoak dira, agi denez. Planak, gainera, araztegietako lohiak bereizi egiten ditu gainerako hondakinetatik, eta planak ez ditu aipatzen, errausteko asmoen artean baizik. Cementos Rezolak 2010ean lohiak erretzeko sinatu duen ekimena nor edo noren buruan egongo zen, Gipuzkoako plana diseinatu zenerako.

72. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarako lege orokorrik ez zegoela antzemanda, herri ekimen legegilea abiatu zuten, 2009an, errauste plantaren aurkako Gipuzkoako taldeek. 35.000 sinadura lortu zituzten, eta lege egitasmoa aurkeztu zioten Jaurlaritzari. PSE-EEk, EAJk eta PPk batzorde batean aztertu zuten lege egitasmoa, baita atzera bota ere; Legebiltzarrean eztabaidatzera ere ez zen iritsi lege proposamena.

73. Instituto Sindical de Trabajo, Ambiente y Salud, jatorrizko gaztelaniaz.

74. Paris inguruko errauste plantei buruz egindako ikerketa zenbaitetan frogatu dute, baita ere, behien esnera igaro zirela errauste-plantek igorritako metalak.

75. Zabalgarbik sortzen omen duen energia berriztagarriari buruz luze eztabaida liteke. Errauste planta martxan jarri zenean, 2005ean, EEEk item edo kontzeptu berri bat erantsi zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan sortutako energiari buruzko zenbaketari buruzko txostenean: «Sorkuntza termiko berriztagarria». Zabalgarbik sortu behar zuen ustezko energia berriztagarria zenbatzeko agertu zen kontzeptu berria txostenean, baina 2007an txostenetik desagertu egin zen item berri hori. Kontua da, zenbaketa horretan agertzen zela Zabalgarbik sortzen duen energiaren gehiena gas naturalari esker sortzen duela, eta hondakinak erretzetik sortzen duen energia hutsaren parekoa dela. Guztiz zalantzan jarri beharrekoa da, beraz, errauste planten efizientzia energetikoa, eta errauste plantek energia berriztagarriaren kategoriaren barruan egon behar ote duten.

Advertisements
%d bloggers like this: